Udal Liburutegiak ekainaren 1ean mailegu zerbitzuari ekingo dio berriro

COVID-19aren pandemia dela eta, Kultur Leioa itxita dago aspaldian. Baina ekainaren 1etik aurrera, Leioako Udal Liburutegiak liburuak, aldizkariak eta filmak mailegatzeko zerbitzuari ekingo dio berriz.

Osasun-agintarien gomendioak kontuan hartuta, zuzeneko harremana saihestu, eta mailegu-zerbitzua honela egingo du Liburutegiak: erabiltzaileak liburutegiarekin harremanetan jarri beharko du liburuak, aldizkariak eta filmak mailegatzea eskatzeko. Liburutegiarekin harremanetan jartzeko, telefonoa, eposta, katalogoaren bitartez edo bere webguneko postontzia erabilita egin ahalko da.

Liburua, aldizkaria edo filma eskuragarri dagoela egiaztatu ondoren, harremanetan jarriko da liburutegia eskatzailearekin  jasotzeko eguna eta ordua adierazteko. Jasotzea Jose Ramon Aketxe plazaren arkupeko erakusketa-aretoan egingo da.

Maileguz utzitakoa ahalik eta babes- eta higiene-neurri handienekin erabiltzen dira, eta hutsean zigilatzen dira eman aurretik.

Maileguz utzitakoa Kultur Leioako sarreraren ondoko liburutegiaren ontzian, eraikinaren kanpoaldean, sartuz itzuliko du erabiltzaileak.

Itzulitako liburuak, aldizkariak eta filmak egungo protokoloaren arabera erabiliko dira, eta hortaz, ez dira mailegatuko, berriz maileguz utzi aurreko hamabost (15) egunean.

Info +

Telefonoa   94.607.25.74

Posta elektronikoa  liburutegia@leioa.net

Katalogo zerbitzua  http://kulturleioa.mailrelay-iv.es/newslink/98928/724.html

Webgunearen postontzia  www.bibliotecaspublicas.es/leioa 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude