Zer berri? :: “Ez entzun”, Zazkel talde bilbotarraren bigarren diskoa

Zazkel taldearen bigarren diskoak Ez entzun du izenburua. 2016ko Banden Lehia-ren irabazle, Zazkel taldeak (Bilbo, 2012) musikaren kontakizun askotarikoa du, berdin nahastuko du funkya poparekin, raparekin, rockarekin, diskoarekin, post-punkarekin, reggaerekin, soularekin zein elektronikaren sastadekin. Maiz entzungo genituen Rick James, Itoiz, Jackson 5, Hertzainak, Talking Heads, M-ak, Bowie, Negu Gorriak edo The Clash. Batzuek esango dute nahiago dutela jatorrizko talde horiek entzutea haien ondokoak baino. Baina talde haiek ere beste zerbaiten ondorengoak izan ziren, eta, gero, eraginkor. Zazkel taldea euskal ondorengoetakoa da, eta merezi dute entzunaldi eklektikoa, askotariko osagaiekin konbinazio duinena lortzeko bidea egin baitute ludikotasun konprometituarekin. Zazkel entzun daitekeen bidean da.

 


Abestiak

1. Titaniozko sudurrak
2. Eremu mortua
3. Infernuko atean (Hertzainak)
4. Bazka ederra
5. Apirilak 5
6. Ez entzun
7. Afera ustela
8. ZTD – Dr. Krzyc Remix

Taldekideak

  • Asier Vilan “Axierito”, bateria
  • Piarres Arregi, bateria
  • Etxahun Arregi, gitarra eta ahotsa
  • Irati Arregi, ahotsa
  • Asier Martinez, baxua
  • Jon Tolosa, gitarra eta koruak
  • Oscar Rodriguez, teklatuak eta sintetizadoreak
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude