Zer berri? :: “Harriak”, Iñaki Palacios-en azken diskoa

Iñaki Palacios txistulariaren bigarren diskoa da Harria ikuskizuna. Txistua elementu nagusi eta bateratzailea da Iñaki Palaciosen musikaltasunean. Txistuaren gainean eraiki dira, oro har, melodiak eta kantuen garapenak. Baina Harria diskoak baditu beste bi osagai garrantzitsu: harrizko txalaparta eta trikitia. Kantuetako asko harrizko txalapartaren doinuetatik abiatuta gorpuztu dira. Harria denez kontzeptuaren funtsa, harriaren soinua harrizko txalapartaren eskutik etorri da. Tinbre hauskorra, soinu sentibera harria balioan jartzeko. Trikitiaren askotariko armoniekin txistuaren laguntzailea bilakatu da kantuei sendotasun musikala emateko. Gitarra, baxua, bateria eta samplerren ekarpenekin kantuek txinparta alaiak sorraraziko dituzte, aproposak dantzarako, edo Iñaki Perurenaren errezitalerako.

Harria ikuskizunean Iñaki Perurenak harriarekin izan dituen bizipenak azalduko dira poesia musikatuan, gero dantza bihurtuta. Mulixka Dantza Taldeko Josu Sanchez koreografoak harriaren nortasuna atxiki die doinuei herri-kirolaren esparrura ekarrita. Harria ikuskizunaren ardatz izango dira 8 dantzari, bost musikari eta Iñaki Perurena. Plaza eta kaleko ikuskizuna da Harria.

Laburrean

Egileak  Alex Tello

Diskoetxea  Baga-biga

Zenbatekoa  14,00 €

Formatua  CD

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2019

Harria diskoaren bideoklipa

Harria diskoaren Harria bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude