Zer berri? :: Javier Muguruza: “Leiho bat zabalik”

Jabier Muguruzaren disko berriak (hamabosgarrena kantautore moduan) aldaketa nabarmena dakar instrumentazio aldetik: urte luzez lagundu dion oinarri akustikoa alde batera utzi, eta gitarra elektrikoak (Ander Mujika) eta elementu elektronikoak (“Carasueño”) ditu ardatz oraingo honetan; modu horretara, soinu-paisaia berri batera eramaten du obra.

Bi musikari nagusi horiez gain, Mireia Otzerinjauregiren ahotsa dago, eta gonbidatu gisa, Miren Iza kantaria (Tulsa).

Hitzak ohiko kolaboratzaileenak dira oraingoan ere (Iñaki Irazu, Gerardo Markuleta, Lourdes Oñederra, Jose Luis Padron, Harkaitz Cano), gehi, aspaldiko partez, Iban Zaldua eta Angel Erro, eta, aurreneko aldiz, Iñigo Astiz.


LABURREAN

Egilea:   Jabier Muguruza

Dikoetxea:   Mara Mara

Zenbatekoa: 11,50 € (CD) / 9,99 € (disko digitala)

Formatua: CD / MP3

Hizkuntza:   Euskara

Argitalpen-Urtea:   2017

Lizentzia:   Copyright

Abestiak

1. Leiho bat zabalik (3:56)
2. Spam kanta (4:23)
3. Ez zait gustatzen poesia (5:05)
4. 140 (5:03)
5. Izana, izatekoa (3:59)
6. Etxera iritsi (5:02)
7. Jada iritsi diren barbaroen zain (4:30)
8. Kontraesanak (4:02)

Musikariak

Jabier Muguruza: ahotsa
Ander Mujika: gitarra elektrikoak 
Carasueño: sintetizadore analogikoak eta programazioak
Mireia Otzerinjauregi: ahotsa

Gonbidatua: Miren Iza

Joseba Apaolaza: azaleko erretratua
Ana Tojal: koadernoko argazkia
Pedro Balmaseda: diseinu grafikoa

Disko hau Iñigo Irazokik grabatua da Berako Atala estudioan, Carasueñok nahasia Zaragozan (www.carasueño.com), eta Javi Roldonek masterizatua Vacuum Mastering estudioan ?(www.vacuum-mastering.com).

Konposaketa guztiak Jabier Muguruzarenak dira.

Diskaren aurrerapen bat entzuteko: http://www.badok.eus/kantua/leiho-bat-zabalik/

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude