Zer berri? :: “Lerro etena (2004-2018)”

Ez da ezohikoa idazle batek bere kaierean apuntatzea egunean eguneko gertakariak eta burutazioak. Oharrok, sarritan, kalitate literario nabarmena dute gainera, baita irakurleentzako interes eta jakin-mina ere: hortik sortu ohi da dietario horietako aitorpenak liburuan bildu eta zabaltzeko usadioa, Europako literaturetan aspalditik datorrena baina gurean oso gutxitan landua.

Angel Errok 2004 eta 2018 bitarteko bere egunerokoen pasarteak eta garai bereko beste zenbait testu pertsonal ematen ditu argitara: bertan topa litezke kultur giroari buruzko gogoetak, literaturferioko txutxu-mutxuak, familia-kontuak, gorabehera sentimentalak, osasunari edo lanari loturiko kezkak, irakurketak, iruzkinak, txantxak…

Xehetasun bitxiak dira batzuetan, gezi zorrotzak besteetan, baina denetan nabarmentzen da egilearen izaera: ironikoa batetik, zaurgarria bestetik, lotsati eta lotsagabe aldi berean, despistatu itxurapean beti buruargi, axolagabe jantzipean sentibera.

Laburrean

Egilea  Angel Erro

ArgitaletxeaElkar Argitaletxea

Zenbatekoa16,00 €

HizkuntzaEuskara

Orri-kopurua160

Argitalpen-urtea2019

LizentziaCopyright

ISBN978-84-9027-939-7

Liburuaren aurkezpena

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude