Zer berri? :: “Parentesiak”, María Riveroren diskoa

“Informazioa gordetzeko erabiltzen diren puntuazio zeinuak dira parentesiak. Esplikazio zentzua duten esaldiak gordetzeko, informazioa argitu edota gehitzeko erabiltzen dira, besteak beste. Parentesi artean irakurtzen duguna ez da testu nagusia, baina honi erreparatzen ez badiogu, kasurik egiten ez badiogu, agian ez dugu testua bere osotasunean ulertuko.

Horrelako zeozer da disko hau; agian ez da izango espero duzuena, eta ez dituzue topatuko ideia edota melodia konplexuegiak, baina, disko hau entzuten ez baduzue, ezin izango nauzue nire osotasunean ezagutu”.

Maria Rivero

Parentesiak diskoa Bilboko Taom estudioetan grabatu du Maria Riverok, eta Jagoba Ormaetxeak ekoitzi du.

Diskoan Migue de la Rosa, Zuriñe Hidalgo eta Iker Laurobaren kolaborazioak aurkituko dituzue, eta diseinua Danen Creativak (Nieves Barrenetxea) eta Aritz Garciak sortu dute.


Parentesiak, María Riveroren disko berria.

LABURREAN

EgileaMaria  Rivero

Diskoetxea  Autoekoizpena

Zenbatekoa  13,50 € (CD) / 4,00 € (disko digitala)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2020

Abestiak

1. Arina (3:16)
2. Parentesiak (3:09)
3. Begiak ireki (3:49)
4. Inora (3:35)
5. Bidean (2:30)
6. Bultza egin (2:18)
7. Derrigorrezko hautuak (2:53)
8. Diana (2:50)

Diskoaren bideoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude