Zer berri? :: “Pentsioen geroa”, Jon Fernández kazetariaren liburua

Pentsiodunek azken bi urteotan egindako mobilizazio indartsuek erakutsi dute zein sakonak diren pentsio sistema publikoaren “krisia” elikatzen duten sustraiak. Liburu honen helburua da, hain zuzen, “krisi” hori hobeto ulertzeko gakoak eskaintzea, hainbat adituren eta pentsiodunen gogoeten bitartez.

Ez dago soluziorako errezeta bakar bat: hain justu, liburuan zenbait aterabide seinalatzen dira, zailtasunak eta aukerak barne. Izan ere, konponbideak egon, badaude: ez da egia pentsio publikoek ez daukatenik etorkizunik, sarri hori sinetsarazi nahi zaigun arren.

Nolanahi ere, aterabideak ez dira errazak, besteak beste pentsioen “krisia” estu-estu lotuta dagoelako gure gizartearen eiturazko beste arazo batzuekin, hala nola zahartzearekin, zaintza alorreko krisiarekin eta lan prekarieatatearekin. Hau da, beste hainbat eztabaida sozial txirikordatzen dira pentsioen inguruko eztabaidarekin. Gainera, koronabirusaren krisiak, ezabatu ordez, inoiz baino gordinago eta larriago azaleratu du lehendik datozen eztabaida horiek bideratu beharra.

Jon Fernández (Ondarroa, 1986) kazetaria da Berria egunkarian 2011yik, nagusiki Ekonomia sailean . 2010etik 2015era kolaboratzaile aritu zen La Vanguardia ES-Estilos de Vida astekarian. Lehenago, Lea Artibain eta Mutrikuko Hitzan jardun zuen.


Laburrean

Izenburua  Pentsioen geroa. Eztabaida baterako gakoak

Egilea  Jon Fernández

Argitaletxea  Berria, Elkar, Jakin Fundazioa elkarlanean

Zenbatekoa  16,50 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  208

Argitalpen-urtea  2020

Lizentzia  Copyright

ISBN  78-84-9027-165-0

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude