Zer berri? :: Star Blues taldearen “Hitz gatibuak”

Agerikoak dira proiektu jator eta esklusiboa dela adierazten duten arrastoak. StarBlues taldearen kasuan, bere hizkuntzan abestutako abesti horiek eta Bluesaren galbahetik iragazitako kalitate handiko proiektu bat iraunarazteko duten gaitasuna ditugu aztarna horiek, guztiz proiektu bereizgarria eta originala eskaintzen baitigu taldearen bigarren diskoak.

2010. urtean Ordizian osatu, emanaldi ugari eskaini, 2016an aurreneko diskoa, Gu Geu, plazaratu eta Hondarribiko eta Tolosako Bluesaldietan parte hartu eta gero, euskaraz abestutako Bluesaren erreferentzia bihurtu da  azken urteetan StarBlues taldea Jon Barrerosen (ahotsa eta gitarra) konposizioei esker. Taldean aldaketa batzuk egin ondoren, Urko Ruiz de Apodakaren lekua hartu du Mikel Atxagak baxuan, Yon Labayen dugu piano eta hammondean, Fermin Etxeberria baterian eta, ohi denez, Fredi Pelaezen kolaborazioa ekoizpen lanetan, Beasaingo Pottoko estudioetan egindako grabazio eta moldaketetan.

Hitz Gatibuak lanak aurreko lanaren koherentzia bera du, berezko nortasuna duen banda baten emana da, azken urte hauetan bereganatutako heldutasunak eta abantailak eskaintzen duten balio erantsiarekin batera. Konposizio lan sakonaren emaitza izaki, hamabi konpasen bidean zehar murgiltzen da bilduma hau, rockaren eragin handien pean baina hasierako “Intro” edo sarreran finkatutako perspektibatik urrundu gabe, Funk ukitu agerikoekin, Hitz Gatibuak gaian Jazz eta Bluesetik gertuago dauden lurraldeetara iristeko. Hain zuzen ere gai horrexek ematen dio izena diskoari, gipuzkoarrek antzeko beste musika batzuekin bat egiteko duten asmoa agerian utzirik; izan ere, agerian uzten dute Zerua Ukituz gaian Swinghertsienera egokitzeko eta Kolore Galduak abestiaren bidez Jazzera itzultzeko eta shuffle moldean bidaiatzeko duten gaitasuna, Barrerosen gitarraren eskutik Texasko doinuekin aberasturik. Era berean, azpimarratzekoa da Yon Labayenek bere hammond organoarekin Killer Hammond gaian eskaintzen duen lan aparta. Minorretan ondutako denbora erdiaren ortodoxiaren eta Barrerosek berak proposatzen digun doinuaren emaitza da Nortzuk dira, eta jarraian aurkezten digute Nada más que Blues hiri shufflea, gaztelaniaren eta ingelesaren bide erdian.  Mikel Atxegak bere baxuarekin, Fermin Etxeberriak bere bateriarekin eta Yon Labayenek bere hammond organoarekin, betiere Jimmy Smith gogoan hartuta, Soul/Funka biziberritzen dute Otsoarekin solasean gaian. Zure jabe lanak ezinbesteko boogie dosia dakarkigu, Jonen gitarrak ingelesez abestutako gai bakarrari, bide ematen dion bitartean, Funk ukituekin, A little big day. Diskoari amaiera emateko, Izpi beltz batek gaia aurkezten digute, Jazz/Rock ukituarekin eta halako kutsu latinoekin.

Laburrean

Izenburua. HItz Gatibuak

Egileak  Star blues

Diskoetxea Gaztelupeko Hotsak

Zenbatekoa  10,00 € (CD)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen urtea  2020

Lizentzia  Copyright

Star Blues taldearen Hitz Gatibuak diskoaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude