Zer berri? :: “Xomorroak”, Juantxo Zeberio Etxetxipiaren diskoa

“Etxeko haurrak txikiak zirela hasi ziren Tolosako Laskorain Ikastolako abesbatzan kantuan, astean bitan eguerdi partean Naiara Mintegia zuzendari zutela. Helburua? Kantuen bidez gozatu, hezi eta hazi. Kantuak ikasi, transmisioa landu, errepertoriotxo bat osatu eta kontzertuak eskaini. Hori besterik ez, hori guztia” dio Xomorroak diskoaren zuzendari Juanto Zeberio Etxetxipiak.

“Kantua eta erritmoa. Horra hor nire ustez haurren musika hezkuntzaren bi oinarriak. Eta bide batez aitortza bat, a zer nolako lana egiten duten Euskal Herriko ikastola eta eskoletako abesbatza xumeek norabide horretan! Nire haurrak kantuan eta ni kantu eta moldaketa berriak sortzen, horrela murgildu nintzen bide zoragarri honetan. Beti ere asmo eta obsesio nagusi batekin: Haur eta gazte hauek plazer hutsez kantatzeko moduko kantuak izatea” dio Zeberiok.

Lan horren guztiaren emaitza da plazaratu duen Xomorroak diskoa. Hamaika kantu biltzen dituen autoekoizpena. Eta musikari eta kantari askoren lanaren emaitza ere.

CD honen helburua “urteotan sortutako kantu eta moldaketa esanguratsuenak bildu, txukundu eta entzungai eta erabilgarri jartzea guztiontzat”, dio Zeberio Etxetxipiak. 

LABURREAN

Egilea  Juantxo Zeberio Etxetxipia

Diskoetxea  Autoekoizpena

Zenbatekoa  10,00 € (CD) / 8,00 € (MP3)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

Musikariak

Juantxo Zeberio Etxetxipia (pianoa, konposizioa eta musika zuzendaritza)
Donostiako Orfeoi Txiki eta Donostiako Orfeoi Gazte (zuzendariak: Esteban Urzelai, Montse Lasarte, Leticia Vergar)
Et Incarnatus Orkestra (zuzendaria: Migel Zeberio Etxetxipia)

Hasier Oleaga (bateria – 1, 4, 6, 8 11)
Antton Telleria (bateria – 2, 3, 5, 7, 9)
Amaiur Cajaraville (kontrabaxua – 1, 4, 6, 8 11)
Itsaso Etxebeste (baxua – 2, 3, 5, 7, 9)

Gorka Benitez (saxo tenorra eta flauta – 2, 4, 6, 8, 10, 11)
Jon Arruebarrena (saxo sopranoa eta altua – 2, 3, 5, 8, 9)
Juantxo Arakama (Glaukoma) (ahotsa – 11)
Iñigo Egia (perkusioak – 2, 6, 7, 8, 9, 10)
Kiya Tabassian – 11
Mirentxu Zeberio Etxetxipia (rabela – 11)
Beñat Barandiaran (gitarra elektrikoa – 2)

Abestiak

1. Loredantza (05:20)
2. Xomorroak (04:40)
3. Ilargia (04:38)
4. Euskal rock & roll (04:33)
5. Muxu bat (03:48)
6. Sehaska kanta (08:19)
7. Gernikan (04:59)
8. Yau Samayaye (05:28)
9. Negua joan da ta (04:24)
10. Neskatil poxpolin (03:34)
11. Denok gara gu (05:03)

Diskoaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude