Zer berri? :: “Xuxurlak”, Josu Okiñenaren diskoa

Euskal ondareak garrantzizko urratsa emango du aurrera Xuxurlak proiektuarekin. Izan ere, euskal musikaren artxiboetan ikertzen bi hamarkada egin ondoren, 360 gradutako Euskadi mailako ekimen aitzindari hau aurkeztu baitu Josu Okiñena ikertzaile, interprete eta irakasleak. Sony Classical konpainiak argitaratutako diskoa du proiektuak bere baitan, baina askoz gehiago ere bada: eskuizkribuen berreskurapena, partituren argitalpena -OE Oficina Edicionesek egina-, bideoklipak eta nazioarteko bira Europa, Amerika eta Asiatik.

Okiñenaren proiekturik osoena da, Euskadin lehen aldiz prozesu hori guztia jasotzen du-eta: “Lehen partea Europa eta Ameriketako artxibo pribatu eta publikoetatik eskuizkribuak biltzea izan da, gero horiek landu, deszifratu eta digitalizatuz. Lan erraza ez da izan inondik inora, ezkuizkribu askoren egoera ez baitzen ona pasatako denborarengatik. Beraz, hilabete askotako lana izan da topatu ondorengoa ere bai”, adierazi du.

Ondoren, horiek dezifratu, berrosatu eta garbira pasa ondoren, OE Oficina Edicionesek argitaratu ditu, “eskuragarri egon daitezen eta munduko edozein lekutan jo ditzaten”, gehitu du. Aldave eta Aita Donostiaren partitura liburuak, esaterako, eskuragarri daude OE Oficina Edicionesen webgunean edo baita ISSUU tresnaren bitartez ikusteko ere.

Era berean, audio formatuan aurreneko aldiz interpretatu eta grabatu ditu Okiñenak, eta, horietako batzuek, gainera, bideoklipa ere badute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian grabaturiko irudiekin. Hurrengo urratsa, zehazki, Sony Classical nazioarteko konpainiarekin CD bat argitaratzea izan da, “kontzertu eta unibertsitateetako ‘lecture-recital’ delako hitzaldien bidez mundu osoan zabaltzeko”, azaldu du.

Xuxurlak diskoa 25 kantaz osaturik dago, azken bi hamarkadetan berreskuratutako 1940 eta 1960 bitarteko euskal konpositoreen eskuizkribuetatik jasotakoak. Baita XVIII. mendeko euskal klabezinisten lanak ere. Azkenok Aita Donostiak jaso zituen Arantzazuko monastegian.

Konposaketen izenburu gehienak euskara hutsean dira, baita Eusko Jaurlaritzak bultzatu duen disko honena ere: Xuxurlak: “Honek zuzenean erreferentzia egiten die xuxurlei, hots, denboraren poderioz gure Historiaren joanean ezkutaturik geratu ziren eta egun berreskuratzen ari garen abestioi. Lan honetan orain jaso ditugun kanta zaharrok xuxurletatik hitzetara pasa ditugu, jada xuxurlatzen ez duten ahotsetara pasa dira, euren musika abesten duten ahotsetara, alegia”, dio Okiñenak.

Konposizio hauetatik guztietatik % 70 ez dira sekula argitaratu, eta horietatik adierazgarrienak ditugu Aita Donostiaren “Andante Doloroso”, Tomas Garbizuren “Seis danzas”, Felix Lavillaren “Seis piezas para jóvenes pianistas” eta Pascual Aldaveren “Tres Bagatellas”.


Laburrean

Izenburua  Xuxurlak

Egilea  Josu Okiñena

Diskoetxea  Sony Classical

Formatoa  CD / MP3

Hizkuntza  Bat ere ez

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia Copyright

Abestiak

Tres Piezas, por Aita Donostia

1. I. Andante Doloroso (4:16)

2. II. Menuet Basque (2:52)

3. III. Andante para una Sonata Vasca (5:46)

Tres Bagatelas, por Pascual Aldave

4. I. Maitagarria (1:37)

5. II. Uso Shuriya (2:02)

6. III. Maritxu (2:18)

7. Sonata en Sol Mayor, por José Bidaurre (3:50)

8. Sonata de Quinto Tono, por Jose de Larranaga (4:20)

Dos Sonatas, por Juan Andrés De Lombide

9. I. Sonata en Sol Mayor (2:48)

10. II. Sonata en Fa Mayor (3:51)

11. Allegro en Re Mayor, por Manuel De Sostoa (4:06)

12. Sonata de Quinto Tono (3:35)

13. Tocata en Re Mayor, por Francisco De Ibarzabal (3:14)

Seis Danzas Vascas, por Tomas Garbizu

14. I. Danza I (1:29)

15. II. Danza III (0:46)

16. III. Danza VIII. Arranoa (2:19)

17. IV. Danza X (2:40)

18. V. Danza XII (1:33)

19. VI. Danza XV (3:01)

Tres Piezas Vascas para Jóvenes Pianistas, por Felix Lavilla

20. I. Eliz Eresia (1:22)

21. II. Egu Berri Abestiyak (1:25)

22. III. Eresi Alayak (0:32)

Tres Danzas para Jóvenes Pianistas, por Felix Lavilla

23. I. Biribilketa (1:17)

24. II. Goizian Goizik (1:16)

25. III. Dantzak (0:34)


Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude