Zer berri? :: “Zubigileak”, Alfonso Zapicoren komikia

2016ko neguaren lehen egunean, Eduardo Madina eta Fermin Muguruza Irunen elkartu ziren. Aitzakia Jot Down magazinerako elkarrizketa bat izan zen, baina edozein estakuru izan zitekeen egokia bi euskaldun horiek, bizi-ibilbide itxuraz oso desberdinak izan dituzten bi euskaldun horiek, elkartzeko. Madina –2002an ETAren atentatu batetik bizirik atera zen politikari sozialista– eta Muguruza –Kortaturen lider historikoa eta Euskal Herriko musikaren erreferentzietako bat– solasean aritu ziren kafe baten aurrean, Alfonso Zapico marrazkigileak une haren potreta bere koadernoan jasotzen zuen artean. Zirriborro haiek izan ziren Zubigileak albumaren hazia. Euskal gazteen zenbait belaunaldiren narrazioa da albuma, zuri beltzean marraztu beharreko historia.

Gaurko munduak, egunero hesi bat gehiago altxatzen ikusten duen mundu honek, zubi gehiago behar ditu. Eta zubien kontakizun bat da hau, zubigileena, bat bera den jendarte baten ertz biak lotu nahi dituzten pertsona horiena. Alfonso Zapico komikigile eta narratzaileak “gatazken marrazkigiletzat” du bere burua. “Ez dago gatazkarik hemengo hau bezain zaila ulertzen, eta kontatzen. Hau bezain ankerrik, barne xehetasun txiki horietan; hau baino isiltasun mingarriagokorik. Euskadiko urte beltzak marraztea zapatak putzu batean lokaztea da. Zergatik egiten dudan? Jakin minagatik, bokalea ikusteko gogoagatik. Beharbada, putzu hori bada, jada, bokalea”, dio egileak, Claudio Magrisen hitzak hartuta.

Alfonso Zapico (Blimea, Asturias, 1981). Bere kontura diharduen ko- mikigile eta ilustratzailea. Asturietako Printzerriko hezkuntza-proiektuetan lan egiten du, eta ilustrazioak, diseinuak eta kanpainak egin ohi ditu zenbait publizitate-agentzia, argitaletxe eta erakundetarako. Prentsa-ilustratzailea da Asturiasko bertako egunkari batzuetan (La Nueva España, Cuenca del Nalón, Les Noticies). Lehen albuma frantsesezko merkatuan kaleratu zuen, 2006 urtean: La guerra del profesor Bertenev, molde historikoa duen komikia (Dolmen, 2009). Estatu espainiarrean zuzenean argitaraturiko lehen lana Café Budapest (Astiberri, 2008) izan zen; fikziozko lan bat, Palestina eta Israelen arteko gatazkaetengabearen hastapenetan oinarriturik. Gero, James Joyceren bizitza komikira eramatea erabaki zuen, Dublinés (Astiberri, 2011) –euskaraz, Dublindarra(Astiberri, 2015) –, eta 2012ko Komikiaren Sari Nazionala irabazi zuen. Lan horren haritik, La ruta Joyce bidaia-kaiera sortu zuen (Astiberri, 2011). Zapico Anguleman bizi da, nahiz eta sarritan jaioterrira itzuli, Asturiasera. El otro mar (Astiberri, 2013) lana argitaratu ondoren, orain, asmo handiko obra batean murgildurik dago, La balada del norte trilogia; lehen bi liburukiak kalean dira dagoeneko (Astiberri, 2015 eta 2017), eta hirugarrena lantzen ari da. La balada del norte horren bigarren eta hirugarren liburuekien artean sortu du Zubigileak, non kazetari grafikoaren sena agertu duen berriro: eskuan lapitza hartu eta mikroa piztuta, Eduardo Madina politikariaren eta Fermin Muguruza musikariaren arteko solasaldia agertuko digu.


Laburrean

Egilea  Alfonso Zapico

Itzultzailea  Begoña Montorio

Argitaletxea  Astiberi Ediciones

Zenbatekoa  14 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  200

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-16880-72-0

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude