Zirko garaikideko ikuskizuna izango da ostiralean Kultur Leioan

Hurrengo ostiralean, azaroak 8, zirkoa izango da protagonista Kultur Leioan, Compañía Nueveuno konpainia madrildarraren eskutik. “Sinergia 3.0? zirko garaikideko ikuskizuna da. Malabarismoa, objektuen manipulazioa, bertikalak eta dantza bateratzen ditu, ikuskizun osoan plastikotasun geometriko eta sentsibilitate harmoniko handiz koreografiatuak.

Musika, eszenografia, argiztapena eta zirrara elkarri eskua emanda doaz aurrera ikuskizunean. Zuretik metalera, akustikotik elektronikora, naturaletik konplexura, banakotasunetik kohesiora… sinergiaren bila.

Ikuspegi kontzeptual batetik begiratuta, eguneroko gaiak lantzen dira: besteak beste, oro har indibidualista den gizarte honen gatazkak eta egokitzapena.

“Sinergia 3.0” ikuskizunaren eszenografia manipulatua da; egitura desberdinak sortzen ditu, oso mugimendu-koreografia zehatzekin. Hori guztia, berariaz ikuskizunerako konposatutako soinu-banda batekin, objektuen, pertsonaien, moduen eta egoeren transformazioarekin bat eginda.

Laburrean

Ikuskizunaren izenburua  Sinergia 3.0

Konpainia   Nueveuno

Jatorrizko ideia eta zuzendaritza  Jorge Silvestre

Antzezleak, sormena  Miguel Frutos, Josu Montón, Isaac Posac, Jorge Silvestre

Dramaturgia eta zuzendaritza laguntzailea  Oscar Diéuez “Churun”

Txotxongiloen lana, antzezpena  Fernando Barta

Iraupena  60′

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriuma

Eguna  Azaroak 8, ostirala

Ordua  20::30ean

Sarrera  12 €

Info + 

Webgunea  www.nueveunocirco.com

Ikuskizunaren bideo promozionala

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude