250 pertsonak eman dute izena Jenga egunean jolasteko gaur

250 leioaztarrek eman dute izena parte hartzeko gaur Jenga egunaren izen bereko jolasean.

Azkenean, Sabino Arana kalean baino Iparragirre Zeharkaleko Stoan batuko dira parte hartzaileak, iragarritako eguraldi kaskarra dela kausa.

Epaileen artean Leslie Scott, jolasaren asmatzailea, egongo da, ohorezko epaile gisa.

Mari Carmen Urbieta alkatearen aburuz, Jenga jolasak parekotasun handiak ditu Herrigune Leioarekin, “eraikuntza komunitarioaren ispilu baita”, “ezberdinen artekoa, baina balio berekoek sorturikoa” eta “helburu handiak izanik ere, lortzen ez badira, berriro ekiteko gaitasunaren erakusle” baita jolasaren ezaugarri nabarmenetakoa.

Jenga swahilli jatorriko hitza da, “eraiki” esan nahi duena, eta horixe da herriko Udalak Herrigune Leioari eman nahi dion adiera.

Ekimena goizeko 12:00etatik aurrera burutuko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude