%9,44ko parte hartzearekin, bozkatzaileen %92ak baiezko bozka eman du

Bozkatzeko aukera zuten 2.496 leioaztarrek (%9,44) hartu dute parte Gure Esku Dago Leioak sustatutako galdeketan. Eta horietatik 2.305ek baietz erantzun diote egindago galderari,hots, euskal estatu burujabe bateko herritarrak izan nahi dutela esan dute. Beste 154 herritarrek (%6,17) erantzun dute ezetz, 26k (%1,04) zuriz bozkatu dute eta 11k (%0,44) boto nuloa eman dute.

Parte hartzeari dagokionez, 13:30etarako %5,3k (1.390 herritar) emana zuen botoa. Arratsaldeko 17:30etan %7,8k (2.058 pertsona) sartua zuen botoa hautestontzietan, eta galdeketa bukaerarako %9,44k (2.496 leioaztar) bere iritzia emana zuen.

Ondoko koadroan ikusten dira GEDek bultzatutako galdeketaren 11 hautestontzietan egondako bozka kopuruak. Esanguratsua da herriko erdialdean pilatutako bozka kopurua: guztien %51,8 (1.292 bozka) batu dira Iparragire Zeharkaleko Boulevard-ean kokatuak egon diren 3 hautestontzietan eta Sabino Arana kaleko GEDen lokalean. Adierazgarria da ere boto aurreratuan bildutako bozka kopurua (309) eta Pinuetan batu direnak (208 guztira).

Egunean egindako galdeketen balorazio orokorra

21.027 pertsonek eman dute euren botoa galdeketak egindako 13 herrietan, hots, hautesleriaren %13,07ak bozkatu du.

Gure Esku Dago mugimenduko ordezkariek azpimarratu dute galdeketen olatua abian jarri zenetik 177.000 euskal herritar inguru direla etorkizun politikoaz hitza hartu dutenak. Gaurkoak 21.000 pasatxo izan dira, Ā«jauzi handi batĀ» hiriburuetan antolatu asmo dituzten galdeketei begira.

Aurrera begira bi helburu dituzte: erabakitzeko eskubidea edukiz betetzea Herritarron Itunarekin eta erabakitzeko eskubidearen aldeko konplizitateak josten jarraitzea.

Katalunian erabakitzeko eskubidearen eta demokraziaren alde lanean ari direnei eskaini dizkie Gure Esku Dagok gaurko eguna, Ā«eta bereziki Estatu espainiarraren jazarpen zuzena eta bidegabekeria jasaten ari direneiĀ», espetxean dauden Jordi Sanchez, Jordi Cuixart eta zortzi kontseilariak gogoan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude