Abian da Mugak Zabalduz karabana

Gaur goizean abiatu da Mugak Zabalduz karabana, Bilbotik. Ehun pertsona baino gehiago batu da 7:30ean, San Nikolas elizaren aurrean, mobilizazioaren nondik norakoen azalpenak entzuteko eta, horren ostean, karabanari hasiera emateko. Aurten, Italiara joango dira, Siziliara, besteak beste; Europako politika “xenofoboak eta hiltzaileak” salatuko dituzte. Leioako 2 lagun parte hartzen dabiltza karabanan.

Espainiar Estatuko txoko denetik iritsitako 300 lagun inguru parte hartzen dabiltza Mugak Zabalduz karabanan; horietatik guztietatik, %70 emakumeak dira, eta den-denak batuko dira gaur iluntzean Gironako Salt herrian. Ondoren, elkarregaz abiatuko dira Ventimigliara (Italia), bertako taldeakaz manifestazio handi batean parte hartzeko.


Info +

Mugak Zabalduz karabanaren manifestua

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude