EH Bilduren ekitaldia gaur, Euskal Etxeen Plazan

Gaur, hilak 23, arratsaldeko 19:00etatik aurrera egingo da Luis Bilbao Libano kaleko Euskal Etxeen Plazan EH Bilduren hauteskunde kanpainaren ekitaldi berria.

Bertan, Maria José Peleteiro, Leioako Udalerako ezkerreko subiranisten koalizioak aurkezten duen hautagaitzaren bigarrenaren eta Jokin Ugarte, udalerriko alkategaiaren  hitzartzeez gain, EH Bilduren gazteen ordezkaritza batek hitz egingo du.

Horrezaz gain, hitzartzeekin batera, musika ere egongo da. Ezkerreko talde subiranistak, ekitaldia ateratako atera duen kartelean, jatorri kubatarra duen D’Capricho bikotearen parte hartzea iragartzen du. Eta bere kanpainarako prestatu eta ezagutzera eman duen kanta ere interpretatuko da. Kanta, EH Bilduren kanpaina bezala, “Zurekin Leioa gara” darama izenburu gisa.

Ekitaldia bukatutakoan, D`Capricho taldearen kantak entzun ahalko dituzte bertaratuko direnek.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude