Aurtengo ibilgailuen gaineko zerga posta elektronikoz helbideratzeko aukera

Udalak jakitera eman duenez, aurten, ekainaren 5a baino lehen, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainketa helbideratu ahal izango da bilketa@leioa.net helbidean. Eta kargua ekainaren 9an egingo da.

Ordainketa egin ahal izateko inprimakiak datozen egunetan banatuko dira eta ordaintzeko aukerak ohikoak izango dira, hots, banku-erakundeen bidez, ordainketa-pasabidearen bitartez, edo aurrez aurreko ordainketa burutuz, Udalaren eta Gaztelubideren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan (HAZ). Azken hauen kasuetan, soilik kreditu-txartelaren bidez onartuko da ordainketa egitea, ez eskudiruz, tokiko erakundeak ezagutarazi duenaren arabera.

Ekainaren 30era arte egin ahal izango da zerga honen ordainketa.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude