´Barikuetan Jai´ urteko azken saioa Errekaldeko Nagusien Etxean izango da

Urteko azken saioa izango da biharkoa ‘Barikuetan jai’ programarentzat. Eta horretarako jai itzela prestatu dute Puskik eta Txurruskik, Klownmunikatu festa, hain zuzen ere. Eguraldi iragarpena txarra denez urteko azken saio hau Errekaldeko Nagusien Etxean egingo da, ohiko orduan 17:30ean. Gabonak eta gero, urtarrilaren 19an bueltatuko da ‘Barikuetan jai’ programazio berriarekin.

DJ Txorizo Disko Jartzaileak arazo handi bat izango du bidetik eta ezingo du bere emanaldira iritsi. Hala ere Puski eta Txurruski saltseroek jaia salbatuko dute eta gure pailazoen inprobisaziorako senari esker giro mundialean dantzan jarriko dute txikienetik handienera.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude