Bilera informatiboa Avanzadaren kaltetuen herri plataforma baten sorrera bultzatzeko

Gaur, otsailak 25, arratsaldeko 19:30ean, Errekaldeko Nagusien Etxeko gela handian, Avanzadaren lanek eragindako auzotarrek deituta egingo da bilera I Sinadura bilketa burutu nahi dute eta udalerrian Avanzadak sortzen dituen arazoei aurre egiteko herri plataforma eratzea proposatuko dute

Laubide inguruko auzotarrek bultzatu dute gaur arratsaldean Errekalde Plazako Nagusien Etxean izango den bilera informatiboa. Arrazoia, “Avanzada errepidean pilatzen den trafikoak eragiten duen zaratak eta kutsadurak sortzen diguten kezka. Kutsadura akustiko hau osasun arazo askoren iturri bilakatzen ari da inguruko auzokide askoren artean, atseden hartzeko ezintasuna araudi autonomikoak ezarritako mailak gainditzen dituen zarata izugarria dela eta”, diotenez.

Duela gutxi ezagutzera eman diren Foru Aldundiaren neurri berria (Txikia Etorbidean eta Kandelazubieta–Mendibile inguruan egin nahi duten 3. erreia) ere aipatzen dute, “aldaketa honek areagotuko baitu airearen kutsadura eta kutsadura akustikoa”.

Halaber, bilera deitu duten auzotarrek haien kezka erakutsi dute: “Udaletik [dagoen] herritarronganako desinformazioak harrituta utzi gaitu”, adibidetzat jarriz “Avanzadarekin egun dagoen konexioaren desagertzea NH Hotelaren parean”. Haien ustetan “errei hau kentzeak Artatza, San Bartolomé, Basañese eta Negurigane inguruetatik Getxoko norabidean joan nahi duten ibilgailu guztiei eragingo die eta honek auto pilaketak, inguruko eskoletako umeak harrapatzeko arriskua, zarata eta herri mailan kutsadura areagotzea” ekarriko duela diote. “Zalantzarik gabe, herritarron interesentzat eta ongizate mailarentzat kaltegarria izango da”.

Egoera hau guztia kontuan hartuta, batzar bat antolatzea erabaki dute, helburu argi batekin: Leioa Abian herri Plataforma osatzea. Helburua, “instituzioei (Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Leioako Udala) Avanzadaren estalduraren proiektua martxan jartzeko eskaria egitea”. Auzotar hauen aburuz “proiektu horren azterketa entzute handiko ingeniaritza enpresa biri eskatua izan zen eta harrigarria den arren, instituzioen aldetik guztiz ahaztua izan da”.

Bileraren deitzaileek “Leioa bateratua eta oztoporik, zaratarik eta kutadurarik gabea” aldarrikatzea jarri dute jomuga.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude