Bullyingari buruzko tailer bereziak familiei zuzendutakoak, Udalak antolatuak

Bullying-aren aurkako formakuntza berezia eskainiko dizkie ikasle, irakasle eta familiei herriko Udalak. Orain gurasoen txanda da, eurei zuzendutako tailer berezietan parte hartzko aukera izango dute, ikastetxeetan edota Kultur Leioan. Honetan parte hartzeko Udal Hezkuntza sailan izena eman beharko dute interesdunek, 94.607.25.76 telefonoan edota udalhezkuntza@leioa.net helbidean.

Orain amaitu berri da Lehen Hezkuntzako ikasleen artean egindako formakuntza, eta Bigarren Hezkuntzakoa amaitzear dago. Osteaan familien txanda izango da, 4 orduko tailer bat jasotzeko aukera izango dute, egun bitan bananduta, 18:00etatik 20:00etara.

Saioa Magunazelaiaren eskuz, psikologoa eta eskola-elkarbizitzan aditua, izango da tailerra. Lehen egunean bullying-a nola detektatzen den etxean eta zelan sahiestu dezakegun azalduko du, eta bigarrenean, seme-alabak bullying kasu batean inplikatuta daudenean egin beharrekoari buruz arituko da.

Formakuntza berezi honetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Izena emateko epea zabalik egongo da tailerra hasi baino bi egun arinagora arte. Plazak mugatuak dira, 20 lagun talde bakoitzeko, eta dei zein mail sarreren arabera beteko dira.

Tailer honen lekuak eta egunak, honakoak izango dira:

Kultur Leioa (Lamiako, Artaza Pinueta eta Betiko) Martxoak 14 eta 21
San Bartolome ikastetxea Martxoak 8 eta 15
Txomin Aresti ikastetxea Apirilak 18 eta 25
Mesedeetako ama ikastetxea Apirilak 12 eta 19
Altzaga ikastola Apirilak 16 eta 23
Artaza Romo institutua Apirilak 17 eta 24

Ikastetxe hauetan seme-alabek ez dituzten leioaztarrek ere parte hartu dezakete, taldeetan geratzen diren plazetan kokatuko dira edota talde berezia sortuko da eurentzat.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude