Burrunbada deitu dute Zaldibarren gertatutakoa argitzea eskatzeko

Gaur, apirilak 6, astelehena, bi hilabete dira Zaldibarreko zabortegiaren luizia eta maldan bera erori zela instalakuntzaren bi langileren heriotza eraginez, Alberto Sololuze eta Joaquín Beltrán langileena hain zuzen. Bi langileok zaborraren artean lurperatuta daramate denbora luze honetan, gorpuak aurkitzeko lanek ez baitute fruiturik eman orain arte.

Horregatik, Zaldibar argitu herri plataformak gaurko, 20:30ean, Euskal Herriko herrietako balkoi eta leihoetan 5 minutuko burrunbada deitu du gertatutakoa gogoratu eta erantzunak eta erantzukizunak eskatzeko; hots, iragan otsailaren 6an sortutako giza- eta ingurune-hondamendiaren arduradunen erantzunak eta erantzukizunak eskatzeko.

Zaldibar argitu plataformak, burrunbadaren ostean bi kandela edo bi argi piztea eskatu du ere, zabortegiaren hondakinen artean desagertutako bi langileen oroimenez.

Bide batez, hildako bi langileon senitartekoekin elkartasunaren erakusle gisa, norberaren aldarrikapenekin egindako argazkiak egiteko eta zabaltzeko sare sozialetan, #zaldibarargitu eta #joaquinetaalgertogogoan hastagak erabailiz. Bestela, zaldibarargitu@gmail.com posta elektronikora ere bidal daitezke egindako argazkiak.

Zaborrezko munstroa’, kultur sortzaileen ekarpena

Bestalde, Zaldibar Argitu plataformaren eskutik, Zaborrezko munstroa kanta eta bideoklipa eman dituzte ezagutzera gaur ere. «Herriak erantzunak, erantzukizunak, behar ditu» dio kantuak bere errepikan. Txakur Gorriak egin ditu hitzak eta Miren Narbaizak eta Kokeinek musika; hainbat musikariren kolaborazioa ere izan dute, gainera.

Zaborrezko munstroa kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude