E10eko giza-katearen izen ematea, martxan

Gure Esku Dago martxan dago ekainaren 10eko #GizaKatea antolatzen. Leioan izen-ematea egin daiteke ostegunero arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara Gure Esku Dagoren Sabino Arana kaleko bere lokalean. Izen-ematea egiterakoan 5 € ordaindu beharko dira, horren truke giza-kateraren egunean eraman beharko den zapia emango dizutelarik. Autobusaren kostoa 7 €koa izango da (pertsona guztiak  eserita; 2 urte baino gutxiagoko umeak, Maxi-koxiz.

GED Leioatik ahalik eta azkarren apuntatzera animatzen dituzte herritarrak, horrela autobusen eta gainontzeko azpiegituraren antolaketa-lanak erreztuko baitira. Pertsona guztiak Gure Esku Dago Leioaren lokalean apuntatu behar dira. Eman behar diren datuak honakoak dira: izen-abizenak, telefonoa eta e-posta. Leioakoak Altubera joango gara. Leioako taldetik esan dutenez, goizeko 9:00etan izango da irteera. Itzulia, katea amaitutakoan, 12:45ean edo. Bueltan bi aukera egongo dira: Bilbon geratzea (jaialdia egongo baita) edo Leioara etortzea.

Gure Esku Dagok antolau duen giza-kateak Euskal Autonomia Elkartearen 3 hiriburuak batuko ditu. Donostian hasiko da, Bilbotik pasatu ondoren Gasteizen bukatzeko Legebiltzarraren arean. Guztira 201,9 kilometroko luzera izango du ibilbideak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude