Ekaitzak kalte handiak eragin ditu Leioako Campuseko Bibliotekan

Pasa den asteburuko ekaitza dela eta, Bizkaiko Campuseko Bibliotekaren eraikineko (Leioa-Erandio eremuan) sabai-leiho batzuk apurtu dira, eta kanpoko plaka batzuk ere kalteak jasan dituzte.

Ez da zauriturik izan nahiz eta haizete handiak apurtutako sabai-leihoen zatiak Campusaren hainbat lekutan eroriarazi zituen. Gainera, Campuseko Bibliotekaren sabai-leihoen apurketak bere zerbitzu ia guztiak itxiarazi ditu, euriak eragindako arriskuak eta erortzeko arriskua zuten materialek pertsonengan jausteko arriskuaren ondorioz. Hala ere, eraikineko 0 eta 1. solairuak (ikasteko gelak eta beste zerbitzu batzuk dauzkatenak), zabalik egon dira.

Suhiltzaileak deituta, beraiek izan dira erortzeko arriskua zituzten sabaiaren zati hautsiak kendu dituztenak eta hormen kanpoaldeko lau plaka solte berriro tinkatu dituztenak.

Arratsaldeko lehen orduetan, UPV/EHUk iragarri du bihar, asteartea, Bizkaiko Campuseko Bibliotekaren zerbitzu guztiak (Leioa-Erandioko eremuan) zabalduko direla. Unibertsitateak adierazi du, behin-behinean, sarbidea goiko solairuetara eraikinaren atzeko partean dagoen “eskailera berdea” erabilita egin beharko dela.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude