Ekimen ezberdinak Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Egunaren harira

Leioak ostalaritza gehitzen du azaroaren 25eko ospakizunetan

Azaroaren 25aren atarian, Emakumeenganado Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, udalerria konzentrazio eta zenbait ekimen burutzeko prestatzen ari da.

Udalak gaur eman du ezagutzera antolatu dituen edo babesten dituen ekimenak. Berrikuntza gisa, Berdintasun Arloak udalerriko ostalaritza bereziki inplikatu nahi du. Horretarako, herriko ostalaritza negozioetan edalontzi-azpikoak banatuko ditu, erasoren bat gertatuz gero erabili beharreko telefonoekin eta egun honetako leloekin. Gainera, establezimenduko toki ikusgarri batean emakumeenganako indarkeria egoeren aurrean “leku seguru” gisa egiaztatzen duen bereizgarri bat jartzeko eskatuko zaio lokal bakoitzari.

Konzentrazio eta ekimen ezberdinak

Herritarrek etxean ere jasoko dute materiala, ‘Puntu lila’ ko pegatinak eta, Egun hau dela eta prestatutako egitaraua.

Azaroaren 25ean bertan, astelehenean, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Egunean bi konzentrazio burutuko dira, lehena eguerdian eta bigarrena arratsaldean. Goizeko konzentrazioa eguerdiko 12.00etan burutuko da eta bertan ikastetxe ezberdinetako ikasleen, Udalaren ordezkari ezberdinen eta herritarren parte hartzea espero da.

Arratsaldeko konzentrazioa, Leioako emakume-elkarteek deitua eta Udalak babestuta, 20:00etan hasiko da. Bata zein bestea Iparragirre Etorbideko Bulebarrean burutuko da.

Hurrengo egunean, azaroaren 26an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Kultur Leioan, pertsonek jasaten dituzten mikroerasoen benetako egoeretan oinarritutako “Aprende la conciencia” saila ikusgai egongo da, Leonard Martin-ek eta Alicia North-ek ekoitzia.

Azkenik, ostegunean, hilaren 28an, Mendibile Jauregian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, “Indarkeria gorputzetan, neurrian, pisua eta forma dela eta” izenburuko Miriam Herbón-ekk emandako hitzaldi-tailerra egongo da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude