Datorren hilaren 30ean aurkeztuko dute Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma Leioan

Datorren maiatzaren 30ean, ostegunez, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformaren aurkezpena egingo da Sakoneta Kiroldegiaren erabilera anitzeko gelan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Plataformaren talde bat sortu nahi dute Leioan eta “sarrera bezala -diote- hitzaldi-eztabaida prestatu dute: “Europa eta pertsona errefuxiatuak. Gure gizarteak ez du amore ematen”, diote OEE taldetik.

Adierazten dutenez, “errefuxiatuen eta beren herrietatik desplazaturiko migratzaileen giza-krisi deiturikoa aberastasunaren eta baliabide naturalen jabetze okerrekoaren, ezberdintasun ekonomiko eta generoaren, goseteen eta gerrateen ondorio da”.

OEE osatzen dutenen ustez, “Europak ere badu ardurarik horretan, baina bere erantzuna murruak, hesiak, atxiloketak, kanporatzeak, CIESak, bazterketa, xenofobia eta Turkia, Libia eta giza-eskubideak etengabe urratzen dituzten beste herrialdeekin egindako akordio lotsagarriak eta indarrez Europarantz desplazaturiko pertsonen mugimendua galaraztea da”. Horregatik eskatzen dute eguneroko gertaera hauen aurrean erreakzionatzea eta erantzutea “gure elkartasunarekin eta giza-eskubideen errespetua exigitzearekin gure ingurunean, gure herrialdean, gure herri eta hirietan”.

Publiko egindakoaren arabera, “OEE-Bizkaia honek guztiak baduela zerikusia gurekin kontzientziatu eta sentsibilizatzeko jaio da”, eta “migranteak eskubidedun pertsonak direla” defendatzeko.

“Errefuxiatuak hartzea eta kokatzea eta giza-eskubideen inguruko itun eta arudi europarrak bete daitezen exigitzea” beharrezkotzat ere jotzen dute. Era berean Estatu espainiarrak 18.000 pertsona hartzeko zuen konpromisoa ez duela bete eta “errefuxiatu eta migranteen babeserako politika oso murriztailea” mantentzen duela diote.

“Emakumeek eta umeek jasaten duten berezko bortizkeria ikustarazi eta ibilbide ziurra bermatuko dizkieten neurriak exigitzea nahi dute”, instituzio guztiei “urratsak eman eta ekimenak abirazi ditzaten” eskatzen dizkieten bitartean.

Plataformak mundu mailako tragedia honen aurka borrokatzeko prest dagoen pertsona eta talde orori zabalik dagoela dio eta leioaztarrei gonbidapena egiten die datorren astean izango den aurkezpenera hurbilu daitezen.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude