Emakumeenganako indarkeriaren aurkako herri akordioa proposatu du Berdintasun Sailak

San Juan jaiak hastear dauden honetan, Udalaren Berdintasun Sailak erakundeen, herriko kirol, kultura eta gizarte arloko elkarteen, tabernarien, merkatarien, elkarte feministen eta norbanakoen laguntza eskatu du “indarkeria sexistaren arazo larria ikustarazteko eta emakumeen kontrako erasoak prebenitu ahal izateko”.

Sailetik diotenez, “beste herri batzuetako jaietan eraso sexista ugariren berri izan ostean, alerta egoera handiagoan” daude eta “horregatik, indarkeria sexistaren kontrako konpromisoan bat egiteko Herri Akordioa” eratu dutela adierazten du.

Akordio horren testua sinatzeko proposatzen diete mota guztietako talde eta elkarteei zein norbanakoei, horren “ardatz nagusia herritarrakizan behar direla uste dugula” uste baitute. “Horregatik, ekimena zenbat eta herritar gehiagok babestu, orduan eta ozenago adieraziko dugu emakumeen kontrakoindarkeria tinko gaitzesten dugula”.

Info +

Emakumeenganao indarkeriaren aurka   Leioako Akordioa

Jaietan eraso sexitak eta sexu-erasoak  Jaietako triptikoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude