Ernaik eskualdeko manifestazioa antolatu du ostegunean Algortan “Altsasukoak aske” aldarrikatzeko

Ernai gazte antolakundeak kartzelatutako Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko eskualdeko manifestazioa antolatu du datorren ostegunerako, Algortan.

“Utzi bakean euskal gazteria. Espainiar faxismoarekin hautsiz, Altsasukoak aske!” lelopean burutuko da manifestazioa datorren ostegunean, arratsaldeko 20:00etan hasita, Algortako Telletxe kaletik.

Gazte antolakundeak dioenez, “sententzia honekin Euskal gazteria izan da epaitua, kriminalizatua eta zigortua”. Ernairen iritziz, “Altsasuko gazteen aurkako sententziak Euskal gazteriaren kontrako kriminalåizazioan aro berri bat irekitzen du” eta, gainera, “prozesu lotsagarri honen atzen erabat autoritario, inposatzaile eta atzerakoia den erregimenaren gerra estrategia bat ezkutatzen da”.

Ernaiko gazteen ustez, Espainiaren batasuna inposatzeko eta horren aurkako herri alxtamendua suntsitzeko etorri zen Guardia Zibila Euskal Herrira [eta] gerra egitera etorri zirenak, beraien bakea inposatzeko geratu dira”.  Ezen, ezker abertzalearen gazteen arabera, “Altsasuko gatazka nekez gertatu liteke Euskal Herriak okupazio militarra pairatuko ez balu, gazteak egunero jazartzen dituzten indar errepresiboak harrokerietan ibiliko ez balira”.  Horregatik, “euskal gazteriaren etorkizuna jokoan dago” diote. Eta “arazoa politikoa den heinean, konponbideak politikoa behar du izan. Indar okupatzaileak Euskal Herritik kanpora joan behar dira ezinbestean”, baina haratago joanda, ezkerreko gazte abertzale hauek “Euskal Herriaren etorkizun politikoa burujabetzatik igarotzen da soilik, egiazko bake eta askatasuna erdiesteko” adierazten dute.

Horregatik, Ernaik dei egiten dio euskal gazterirari “kalea hartu, bertan parte hartu eta salaketa irmoa egitera”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude