Euskara sustatzeko diru laguntzen deialdia ireki berri du Udalak

Leioako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, euskarazko ekintzak edo programak bultzatzeko diru laguntzen deialdia atera berri du. Eskariak egiteko epea zabalik izango da urriaren 8ra arte.

Leioan euskararen erabilera sustatzea helburu nagusia duten ekintzak eta programak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira deialdi honen onuradunak.

Honakook izan beharko dira:
• Irabazteko asmorik gabeko Erakunde edo Elkarteak, legez eratuak, baldin eta egoitza Leioan badute, Leioako Udaletxeko Elkarte Erregistroan izen emanda badaude eta jarduerak batik bat Udalerrian egiten badituzte.
• Pertsona fisikoak, noizbehinkako ekimenez talde baten ordezkari partikularrak direnak, irabazteko asmorik gabe badihardute eta Udalerrian erroldatuta badaude.

Eskabidea, Erakunde autonomiadunaren lehendakariari zuzenduta, Leioako udaletxeko sarrera-erregistroan aurkeztu beharko da.


Info + 

Euskara Zerbitzua  Kultur Leioa, 4. solairua

Harremanak  94 607 25 76 Telefonoa I LeioaZabalik

Posta elektronikoa  euskarazarbitzua@leioa.net

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude