Etxez etxeko zerbitzua egiten ari da Udala edukiontzi marroiaren erabiltzaile berriak lortzeko

Azken egunetan Udalak kontratatutako neska bi ari dira Leioako etxeak bisitatzen, edukiontzi marroiaren erabiltzaileak ez diren etxeak, hain zuzen. Euren helburua, edukiontzi marroia erabiltzen duten leioaztarren kopurua handitzea da. Horretarako erraztasun guztiak ematen dizkiete herritarrei, etxean bertan alta ematen diote zerbitzuan eta, ondoren, kit organikoa eramaten diote etxera.

Gainera, pasatzen direnean etxean egon ez direnentzako aukera ere badago. Ezkaratzean bertan kartela jartzen dute eta bertan izena emanez gero zure ate aurrean jarriko dizute kit organikoa.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude