Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztuko dute irailaren 21ean Leioan

Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimenak bere aurkezpen soziala egingo du datorren ostiralean, irailaren 21ean, herriko Bulebarrean, arratsaldeko 19:30etan. Bertan, Leioan ekimenaren hamaikakoa izango dena aurkeztuko dute.  Euskararen aldeko ekimen hau 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da. Leioan helburu hauekin: euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan ohiturak aldatzea eta herriko entitateak euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea.

Aurkezpenera lagunekin, familiakoekin, bizilagunekin agertzerko eskatu dute antolatzaileek eta deia zabaltzen laguntzea.

Horretaz gain leioaztarrak.eus webgunea jarri dute martxan herriko taldeko lagunek, Leioako Euskaraldiaren inguruko komunitatearen bilgunea izateko asmotan.

Euskaraldia ariketa kolektibo erraldoia egiteko jaio zen. Bertan herritarrak Ahobizi edo Belarriprest izatera gonbidatu nahi dituzte. Ahobizi ulertzen duenari, hark erdaraz erantzun arren, euskaraz egiteko konpromisoa hartzen duenari esaten diote. Honek, gainera, ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo die ere. Belarri prest berarekin euskaraz egiteko, berak euskaraz zein erderaz erantzun arren, eskatzen duenari esaten diote.

Euskararen aldeko ekimen honetan parte hartuu nahi izatekotan, leioaztarrak.eus web orrialdera jo behar da. Eta kanpainaren berri zehatzagoa izan nahi bada, ekimenaren webgune orokorrean eskuratu daiteke, hots, euskaraldia.eus orrialdean.


Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude