Gaur hasi da martxan Txorierriko igogailua

Gaur, urriaren 31n, Txorierri eta Lamiako auzoak lotzen duen igogailua behingoz martxan hasi da.

Azpiegitura berri hau doakoa da, 47 metroko maila aldaketa gaindituko du, 113 metroko ibilbide horizontalarekin, 22,5ºko inklinazio angeluarekin, 25 pertsona eraman ahal izango ditu, ordu bakoitzean joan-etorriko 8 bidaia egingo ditu, hau da, ordu bakoitzean gehienez ere 400 pertsona eraman ahal izango ditu, eta ibilbidea 2 minutukoa izango da.

Sarbide berriak bi auzoetarako irisgarritasuna hobetuko du, igogailuarekin lotura ezarriko du, eta bidea erraztuko die bertan bizi diren 2.000 pertsonei.

Gainera, ekimen horren ondorioz ingurumenari eta gizarteari eskainitako hainbat abantaila sortzen dira, interesgarriak izango direnak Leioako herritarrentzat: lokomozio eta garraio pribatuko baliabideen erabilera murritzagoa eta mugikortasun urriko pertsonentzat ere abantailak eta erosotasuna.

Urte askoren atzerapenarekin, Txorierriko igogailua martxan hasi da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude