Isabelita Balenziagari azken agurra bihar egingo diote

Iragan uztailaren 28an hil zen Isabelita Balenziaga, frankismoak errepresaliatutako abertzalea, 91 urte zituela.

Balenziaga frankismo osteko erregimeneko udal hauteskundeetan Herri Batasunaren hautagaitzetan joandakoa zen, eta beti euskal preso eta herbesteratuen aldeko ekimenetan parte hartu zuen, indarrek horretarako aukera eman ziotenera arte behinik behin.

Bihar, irailak 7, 13:00etan, Plaza Gorrian, azken agurra egingo diote herriko ezker abertzalearen kide eta lagunek, uztailean data txarrak zirelakoan, irailera arte atzeratzea erabaki baitzuten.

Ekitaldia xumea izango dela iragarri dute antolatzaileek, Balenziagari egindakoa eskertu asmotan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude