Istripua Mendibilen atzo goizean

Atzo, larunbata, goizeko 9:00ak izan baino apur bat lehenago, istripua egon zen Mendibil eta Mendibilbarri kaleen arteko gurutzean. Horren ondorioz, bi kotxe elkarren aurka jo eta bat iraulita geratu zen errepidean, albiste honen argazkian ikus daitekeen bezala.

Sare sozialen bitartez ezagutarazi da azken istripu hau. Baina zenbait herritarrek adierazi bezala, ez da lehenengo aldia gurutzebide horretan halakorik gertatzen dela. Urrutira jo barik, horietako batek aurreko astean beste istripu bat egon zela leku berean adierazi zuen.

Herritarrek gurutzebide horretan ez dagoela bisibilitaterik, ezta San Juan auzoaren ondokoan edota Iturribide  eta San Juaneko eskaileren artean dagoen oinezkoentzako pasabidean -Ikeako igogailua hartzera joateko ezinbestean gurutzatu beharrekoa-  ere segurtasun arazoak daudela kexu dira.

Beste hainbatek zenbait gidarik eramaten duten gehiegizko abiadurak ere istripuak izateko arrazoietako bat dela adierazi dute.

Arrazoi bat edo beste, edo biak batera izan, aipatutako puntuetan zerbait egin behar dela nahiko iritzi zabal eta partekatua da, nahikoa istripu gertatu baitira puntu horietan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude