Jai seguru eta askeak aldarrikatu dituzte neska gazte feministek

Uribe Kostako neska gazte feministek, Leioako Plaza Gorrian egindako prentsaurrekoan, eraso matxistak urtero errepikatzen direla adieraz dute. Hori dela eta, elkartzeko beharra ikusi dute, “guretzako seguruak eta askeak izan behar diren jaiak aldarrikatzeko”.

Gazte feministek diotenez, “indarkeria martxistak gogor kolpatzen jarraitzen gaitu, baina nazkatuta gaude, haserre”, eta diotenez, ez dute utziko “erasorik erantzunik gabe”. Haien iritziz sistema kapitalistak neska gazteak bilaktau ditu kontsumo objektu, “gizonezkoen plazera asetzeko tresna bagina bezala”.

Egungo jai eredua, gazte feminista hauen umgetan, kontsumoari estuki lotua dagoen neurian, “jai giroan modu adierazgarrian handitzen da neska gazteoi egokitu zaigun objektu sexualaren papera, eta denak balio duenaren aitzakiapean inpunitate osoz erasotzen gaituzte”. Diotenez, “gu gara erasotuak garenak, baina baita epaituak garenak ere. Heteropatriarkatuaren paradoxa. La Manadaren kasuak eta beste askok erakutsi diguten bezala, justiziak erruduntzat gaitu”.

Baina hamaika badira pairatzen dituzten erasoak, ez dutela bat bera ere onartuko argi utzi zuten: “Euskal Herri feminista baten eraikuntzan, guztion ardura da jaiak eta, bereziki, txosnaguneak espazio seguru eta askeak izan daitezen lan egitea”. Baina horrela ez den bitartean “Hamaika eraso horiei hamabi aldiz erantzuteko prest gaude”. Antolatuta daudela eta erantzunak kolektiboki emateko duten asmoa ere adierazi dute. “Autodefentsa feminista da gure arma: hamaika eraso, hamabi erantzun”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude