Jordi Sánchez eta Jordi Cruixat, ANC-ren eta Omnium Cultural-en eledunen kartzelatzeak direla eta gaur gaueko 22:00etan Kazeroladak deitu dira herri guztietan
“Llibertat Jordis – Catalunya – Euskal Herria” aldakarritzen duen kartela zabaltzen ari da sare sozialetatik, #Demokrazia, #ErabakitzekoEskubidea eta #Burujabetza kategorien markak edo hastag-ak ere zabaldu dira kartel berean, aldarrikapen gisa eta burutzen diren honen inguruko ekimenen berri horien bitartez partekatzeko.
Leioan, oraingo honetan, ez da deitu Boulevard-ean konzentrazioa eta kazerolada ibilitaria egiteko, ziurrenik arratsaldeko 19:00etan Gure Esku Dago Leioak Elkarretaratzea deitu baitu leku berean. Horrenbestez, Catalunyan bezala, norberak bere etxetik edota dagoen lekutik kazerolada honetan parte hartzeko deia egiten da gaurko honetan.