Kirolguneetako langileek haien protestekin jarraitzen dute

Bizkaiko kirolguneetako langileek osatutako mobilizazioen egutegiarekin jarraituz, Leioako Sakoneta Kiroldegian egin zuten protesta iragan asteazken goizean.

Bertatik, kalejiran joan ziren Udaletxeraino. Bertan, herriko udalak kontratatutako enpresa pribatuak langileei eskaintzen dizkien baldintzak salatu zituzten, “esklabistatzat” joz.

Era berean Udalaren jarrera konplizea enpresa pribatuarekiko salatu zuten, eta jarrera hora aldatu eta komenio eta lan-baldintza duinen negoziaketa ahalbidetzea eskatu zioten..

Langileek patronalaren itxikeria eta proposamenik eza salatu dute. Astelehenean abiatu zuten greba, eta azaroaren 10era arte luzatuko da, hitzarmen berri eta duin baten defentsan.

Sakonetako konzentrazioaren bideoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude