Kirolguneetako mobilizazioak atzo eta gaur

Bizkaiko Kirolguneetako grebalariek haien mobilizazioekin jarraitzen dute.

Atzo, Sakoneta Kiroldegiko azpikontrata pribatuko langileak konzentrazioak burutu zituzten. Goizean, 10:00etatik 11:00etara Kiroldegiaren kanpoaldean egon ziren, eta ondoren, eguerdiko 12:00ak arte, Leioako Udalaren aurrean konzentratu ziren. Arratsaldez ere, Sakoneta Kiroldegiaren kanpoaldean batu ziren, 19:00etatik 20:00etara.

Leioako Kiroldegiaren langileek eskerrak eman zituzten haien konzentrazioetara hurbildu eta babesa erakutsi zietenei. “Lan-baldintza duinen alde eta merezi duzuen zerbitzua ematearen alde borrokan jarraituko dugu”, adierazi zuten geroago sare sozialen bitartez.

 

Gaur ere, etengabeko euri jasaren erdian, kalera irten dira hitzarmen duin bat aldarrikatzeko eta patronalaren jarrera itxia salatzeko.

Gaurkoarekin 12 egun dira greban eta borrokan daramatenak euren lan-baldintza kaskarrak salatuz eta baldintza egokiak eta Bizkai mailako komenio berri duina aldarrikatzen.

Greba azaroaren 11ra arte luzatuko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude