LGTBI kolektiboari buruzko ipuin kontalaria 28ra arte

Datorren ekainaren 28a, igandea LGTBI kolektiboaren Askapenerako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Leioako Udaleko Berdintasun Sailak hainbat ekintza antolatu ditu herritar guztientzat.

Lehenengoa Lur Usabiagaren ipuin kontaketa saio grabatua izango da, ekainak 28ra arte ikusgai egongo dena udal webgunean, esteka honetan.

Bertan Lur Usabiagaren saio oso bat ikusi ahal izango dugu etxetik, “Nire familia beste mundu batekoa da” izenekoa. Ipuin horretan haurrei egokitutako LGTBI+ kolektiboarekin lotutako gaiak landuko dira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude