Martxoaren 11n Emakumeen Martxaren lehen edizioa ospatuko da

Publiko orokorrari zuzenduta dago: emakumeak, gizonak, umeak, nagusiak…

Aurten, lehenengoz, Leioak Emakumeen Martxa ospatuko du martxoaren 11an, igandean. Publiko orokorrari zuzendutako martxa izango da, 3 kilometrotakoa eta erraza, baina helburu zehatz batekin; emakumeei bakarrik ez daudela agerian uztea.

Igandean izango da, martxoaren 11n. Bulebarretik irtengo da goizeko 11:00etan eta bertara bueltatuko da 3 kilometro egin eta gero. Heltzerakoan hamaiketako gozoa izango dute parte hartzaileek eta ondoren Begotxu eta Mirentxuren ikuskizunarekin barre egiteko aukera izango dute.

Izena emateko epea otsailaren 27ra arte izango da zabalik, honekin batera parte hartzaileek kamiseta teknikoa jasoko dute. Izena emate orria Herritarrenganako Arreta Zerbitzuetan eta Kultur Leioan aurkeztu daiteke.

Martxaren ibilbidea honakoa izango da: Bulebarra, Elexalde etorbidea, oinezkoen pasua Aldekoena, oinezkoen pasua Artatzagane , San Bartolomé baseliza, Basaez kalea, Landabarri kalea, Avanzadako pasabidea, Artatza parkea, Pinosolo parkea, skate pista, Estartetxe kalea, eta bulebarra.

Info +

Izen ematea  http://www.leioa.net/uploads/n2241_I_EMAKUMEEN_MARTXA_inscripciones.pdf

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude