Mendekotasuna duten senideen jagoleei eskaintzen zaien doako ‘Atseden zerbitzua’ indartu egin du Udalak

Leioako Udalak, joan den urtetik, mendekotasuna duten eta jagoleak diren senideei zuzendutako doako zerbitzua ematen du eta orain, handitu egin du zerbitzu hau. ‘Atseden zerbitzua’ izenarekin ezagutzen den zerbitzu honen helburu bakarra da “mendekotasuna duten senideei jagoten duten leioaztarrei aisialdirako ordu batzuk eskaintzea, zaintza profesionalen eskura utziz ordu horietan. Horrela, jagolearen bizi kalitatea hobetzea lortu nahi da”, udal iturriek adierazi dutenez.

Jagoleen aisialdirako eskaintzen diren ordu hauek senidearen mendekotasun graduaren arabera ezartzen dira. Aurten, zerbitzu hau hobetzeko asmoarekin, Udalak ordu kopurua handitu du, “kasu batzutan bikoitza izan arte”, esan dutenez.

Hau horrela, eskaintzen diren orduak, mendekotasun mailaren araberakoa da. Zehazki, arrisku egoeran dauden pertsonen jagoleentzako 8 ordu urteko; mendekotasun lehen gradua dutenen jagoleentzako 12 ordu urteko; mendekotasun bigarren gradua dutenen jagoleentzako 20 ordu urteko, eta mendekotasun hirugarren gradua dutenen jagoleentzako 30 ordu urteko.


Info +

Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuak  Tl. 94 480 13 36

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude