Mercadonak 40 lanpostu eskaintzen ditu Leioan

Izena emateak Behargintza Leioan egin behar dira, martxoaren 9ra arte

Ibaiondo auzoan irekiko du Mercadonak bere hurrengo supermerkatua. Horretarako, 40 lanpostu sortuko ditu. Tokiko erakundeak argitaratu duenez, “Udalarekin adostu eta gero, plaza horiek eskuratzeko lehen aukera leioaztarrek izango dute”, eta bigarren deialdia publiko orokorrarentzat izango da.

Izena emateko, lehenik eta behin, “Mercadonako web gunean profila sortu beharko dute leioaztarrek hemen“. Ondoren, “martxoaren 9ra arte izango dute epea leioaztarrek lan-poltsa zehatz honetan inskribatzeko”. Profila sortu eta inskripzioa Behargintza Leioan egin ahal izango dute leioaztarrek (Mendibil kaleko 3an), astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

Prozesu hau amaitzerakoan, Mercadonako web gunean argitaratuko da enplegu eskaintza hau publiko orokorrarentzat.

Udalak argitaratutakoaren arabera “guztira 40 lanpostu eskaintzen dira, kontratu mugagabea eta astean 40 ordukoa”. Enpresak adierazi duen moduan, “ez da formakuntza berezirik behar, formakuntza enpresak berak eskaintzen duelako”. Hori bai, ” leioaztarren jarrera eta jendetasuna kontutan izango dute aukeraketa egiterakoan”, diotenez.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude