Munduko Landareen V. Azoka antolatu du UPV/EHUk

Bizkaiko Foru Aldundiak, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren bitartez, eta UPV/EHUk Bost Kontinenteetako Landareen bostgarren edizioa antolatu dute. Azoka horretan, EAEko, espainiar eta frantziar Estatuko “37 ekoizlek mundu guztiko landareen aukeraketa bat erakutsiko dute, urriaren 5ean eta 6an”.

Azokan Leioako eta Erandioko udalak eta BBK-ko Gizarte Ekintza ere aritu dira laguntzaile; UPV/EHUk Leioa-Erandio eremuan duen Arboretumean egingo da. Espazio hori landare-ekoizleen topagune bihurtuko da berriro ere; mundu guztiko espezieak ekarriko dituzte, merkataritza-harremanak sendotzeko eta barietate horiek landatzen dituztenen artean teknikak trukatzeko helburuarekin.

Doako autobus zerbitzua

Metroz hurbilduko diren bisitarientzat, Astrabudua eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango da. Kotxez hurbilduko direnentzat, bestalde, bi aparkaleku atonduko dituzte antolatzaileek.

Azkenik, Azoka ikusi nahi izango dutenek euro bat ordaindu beharko dute 12 urtetik gorakoak badira. Sarrerak Azokako sarreran erosi beharko dira.

Info +

Munduko Landareen V. Azoka  https://www.ehu.eus/eu/web/bizkaia/munduko-landareen-azoka

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude