Mastitxu udal euskaltegia (Leioako Udala)

Euskara Leioan ikasteko udal dirulaguntzak

Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak 2017-2018 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntza-eskaerak aurkezteko epea zabaldu du. Eskaerak KulturLeioan (José Ramón Aketxe plaza 11, 4. solairua) kokatuta dagoen Zerbitzuan bertan aurkeztu beharko dira, goizeko 9:00etatik 13:30etara bitartean edota euskara euskarazerbitzua@leioa.net posta elektronikoan.

Laguntzak eskuratu ahal izateko baldintzak Leioako Mastitxu udal euskaltegian edo Lamia AEK euskaltegian euskara ikastea, klaseetara %85eko gutxieneko asistentzia izatea eta udalerrian erroldatuta egotea ikastaroa hasi baino 6 hilabete lehenagotik bera bukatu arte, gutxienez. Aipatu laguntzak jaso ahal izango dituzte soilik herrian diren euskategi bietako batetan aurreinskripzioa egin ostean, matrikula ez batean ez bestean ezin burututa geratu direla adierazten duen ziurtagiria aurkezten dutenak, izan plaza faltagatik, ordutegiagatik edo ikastaro motagatik.

Eskaerarekin batera burutzen ari den ikastaroaren matrikula-ordainagiria eta laguntza jasoko den banketxearen datu-orria zigilatua aurkeztu behar dira. Horrezaz gain, %15era arteko laguntzaren aurrerapena eskatu daiteke matrikula egiten den unean bertan.

Laguntzen zenbatekoa

Laguntzak kostoaren %25 eta 80aren artekoak izan daitezke, kolektiboaren arabera. Zenbateko txikiena jaso ahalko dute udalerrian erroldatuta dauden eta gutxieneko asistentzia betetzen dutenek. Kostoaren %50era artekoa jaso ahalko dute udal dirulaguntza gisa Leioan egoitza soziala duten elkarteetako kideek (elkartearen jarduera gure udalerrian burutzen bada), 12 urte baino gutxiagoko umeen aita eta amak direnek eta 1994 eta 2001 urteen artean jaiotakoek. Azkenik, %80ra bitarteko laguntza jaso ahalko dute ezarritako gutxieneko diru-sarrerak ez dituzten familietako kideek. Ikastaroen kostoaren %50 edota %80ra bitarteko laguntzak jasotzeko eskaera egiten dutenek dokumentazio gehigarria aurkeztu beharko dute.

 

Info +: Leioako Udalaren Euskara Zerbitzua: 94.607.25.76 telefona.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude