Porlan azpiko lurra irauliz, irailaren 11n Leioan

”Tosutik Uribe Kostara” izeneko ekimenak “Porlan azpiko lurra irauliz” izeneko jardunaldiak antolatu ditu eskuadean zeharreko herri ezberdinetan irailaren 10etik 23ra bitartean.

‘Porlana azpiko lurra irauliz’ izeneko Jardunaldien egitaraua.

Jardunaldion asmoa herritarrak eskudaldeko herri ezberdinetan ematen den egoera aztertu eta antolatzera deitzea da.

Leioan, irailaren 11n, asteartearekin, Nagusien Etxean “Mugikortasunak mugatua. Transporte y urbanismo” izeneko hitzaldia emango da, arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldian, garraoiaren egoera, ibai azpiko errepide proiektu berria eta Avanzadaren inguruan mintzatuko da.

Gainontzeko hitzaldiak Berangon (irailak 10), Algortan (irailak 12), Urdulizen (irailak 18), Gorliz-Plentzian (irailak 19) eta Itzubaltzetan (irailak 20) burutuko dira. Gaiak, ordena berean, honakoak: Berango, lotarako herria; prozesu partehartzaileak; porlana edo lana: desarrollismoa nekazaritzarekin talkan; udatiar-herrien problematika eta, azkenik, porlanaren sukarraldia: ustelkeeria Uribe Kostan?

Jardunaldioei bukaera emateko Erandiotik Gorlizerako Martxa egingo da, irailaren 21etik 23ra bitartean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude