Zurrumuen inguruko ikastaroaren gaineko kexak

Zenbait kexa jaso du leihoa.infok Leioako Gazteguneak antolatutako “Klik in. Begiradak elkarbanatzen: Elkarbizitzarako mikronarratibak” izeneko ikastaroaren inguruan. Lehenik eta behin, oso zabalkunde eskasa egin zaiola ikastaroari. Egia esan, ikastaro honen lehen saioa otsailaren 9an izan zen eta Leioako Udalak aurreko egunean zabaldu zuen, sare sozialen bitartez soilik, horren propaganda. Horren ondorioz, 4 pertsona bakarrik azaldu ziren ikastarora, eta lehen eguna izanik ere, ez zen antolatzailerik egon. Horrela, Mendibile Jauregiko tabernaren langileak zabaldu zizkien izena emandako 4 pertsonei eta kanpotik ikastaroa ematera etorritakoei.

Ikastaroan migratzaileen inguruko zurrumurruen kontrako ikusentzunezko mikrokontakizun taillerak antolatu dira. Lehena aurreko ostiralean burutu zen eta bigarrena hurrengo egunean, hilak 10, ostiralez. Azken saioa datorren ostiraleanm otsailaren 16an, burutuko da. Tailerrak 15 eta 25 urte bitarteko gazteei egon da zuzendua.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude