Emakumeentzako ahalduntze tailerra antolatu du Udalak

Emakumeei zuzendutako ahalduntze tailerra antolatu du Berdintasun sailak Ondiztorren, martxoaren 7, 14 eta 22an eta apirilaren 11, 18 eta 25ean, 17:30etik 19:30era. Gainera haurtzaindegi zerbitzua ere eskatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

“Mugimendu espresiboa eta Mindfulness tresnekin garatutako talde terapia izango da”, udalak iragarritakoaren arabera. “Mikromatxismoak aztertuz, berdintasunari buruzko trebakuntza eta eztabaida sortzeko leku kolektiboa izango da”, esan dutenez.

Izena emateko 667.334.169 telefono zenbakira deitu behar da edota mezua bidalita aipatu zenbakira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude