Telleriako alokairu-etxebizitzen behin betiko zerrenda argitaratu da

Zozketa publikoa uztailaren 19an izango da, 12:00etan, Kultur Leioan

Leioako udalak argitaratu du, honez gero, udaletxean dagoen iragarki taulan eta bere webgunean, Telleria auzoan Babes Ofizialeko 11 etxebizitza eta 4 etxebizitza tasatuak alokatzeko aurkeztu diren pertsonen behin betiko zerrendak.

Zozketa publikoa datorren ostegunean, hilaren 19an, 12:00etan, Kultur Leioako Auditoriumean, Zozketa publikoa uztailaren 19an izango da, 12:00etan, Kultur Leioan izango da.

Gaur argitaratu duen 2033/18 alkatetza dekretuaren bidez, erabaki ditu Udalak alokairuan izango diren Babes Ofizialeko 11 etxebizitza eta 4 udal etxebizitza tasatuen zozketara aurkeztu diren onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak, denak HAPOren 42B Arearenak (Telleria hutsik), non aurkeztu diren erreklamazioak jasotzen diren.

Beste alde batetik, aipatu dekretuaren behin betiko zerrendetan egoteak ez duela bermatzen eskatutako baldintzak betetzea adierazten da dekretuan. Baldintzak betetzen diren ala ez salerosketa kontratu pribatuaren ikus-onetsia ematean egiaztatu beharko dela dio ere, BOE-en kasuan Eusko Jaurlaritzaren aldetik, eta Udal Etxebizitza Tasatuen kasuan Leioako Udalaren aldetik.

Babes Ofizialeko etxebizitzei dagokienez, Leioan erroldatutako 168 leioaztarrek aurketzu dute eskaera, eta onartuak izan dira azkenean; 7 pertsona Leioan lan egiten dutenak eta 55 pertsona Euskal Autonomia Elkartean (EAE) erroldatuta daudenak. Hemeretzi (19) pertsona guztira ez dira onartuak izan, arrazoi ezberdinak medio.

Lau (4) etxebizitza tasatuen zozketan parte hartzeko 62 pertsona Leioan erroldatuta daudenak dira, 2 Leioan lan egiten dutenak eta 19 EAEn erroldatutakoak. Azkenik, 13 pertsonaren eskaerak ez dira onartuak izan, arrazoi ezberdinak medio.

Udal dekretuan zozketatuko diren etxebizitza zehatzak ere azaltzen dira.

Udal dekretoa hilabeteko epean errekurritu daiteke udalean bertan edo bi hilabeteko epean,administrazio-auziaren bitarez.


Info + 

2033/18ko udal dekretoa
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude