Tokiko sare ekonomikorako laguntzen deialdia zabaldu da

Leioako Udalak tokiko sare ekonomikoa suspertzeko laguntzen deialdia egin zuen iragan astelehenean, Coronavirus pandemiak eragindako krisiaren aurrean laguntzeko. Guztira, 950.000 euro bideratuko dira autonomoentzat, mikro ETEentzat, merkataritzarentzat eta ostalaritzarentzat.

Eskaerak egiteko epea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BOB) argitaratu ondoren hasiko da, ziurrenik aste honetan bertan, eta 15 egun naturaleko iraupena izango du.

Eskabide guztiak Udaletxean egoitza elektronikoaren bidez izapidetuko dira, eta deialdiaren oinarriak udalaren webguneko iragarki-taulan daude.

COVID-19ak sortutako krisia dela-eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko ezohiko diru-laguntzen deialdia norberaren konturako langile fisikoei edo autonomoei zuzenduta dago, bai eta 10 langile baino gutxiagoko enpresei ere, baldin eta haien negozio- edo balantze-bolumena ez bada bi milioi eurotik gorakoa eta egoitza fiskala Leioan badute. Laguntza horien eskatzaile bakoitzak 900 euro jaso ahal izango ditu gehienez, biztanleria konfinatzean eta lan-jarduerak eten edo murriztean sortutako galerak arintzeko.

Laguntza jasoko duten aktiboek lotura zuzena izan beharko dute COVID19ak eragindako osasun-krisiaren egoerarekin. Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuek honako hauek barne hartzen dituzte: lokalen errentamenduak, gizarte- eta langile-gastuak, babes-ekipamenduetako gastuak eta prebentzio eta higiene sanitarioko materialak, seinaleztapen-elementuak, bai eta telelan-neurriak eta digitalizazioa errazten dituzten ekipamendu, programa eta zerbitzuak ere.

Info +

Eskaera aurkezteko  Egoitza elektronikoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude