Udalak 2021eko udal aurrekontuak herritarrei ireki dizkie

Leioako Udalak astelehenean irekiko du 2021eko Udal Aurrekontuan kontuan hartu beharreko ekarpenak egiteko epea. Zehazki, 900.000 euro erabiliko dira horretarako.

Leioako Aurrekontu Irekien bigarren edizio honen lehen fasea astelehenean, otsailaren 10ean, hasiko da eta martxoaren 1era arte luzatuko da, 16 urtetik gorako leioaztarrek euren proposamenak egin ditzaten.

Prozesu horren helburu nagusiak, udalaren arabera, “auzotarrek Leioako behar nagusiak ezar ditzaten ahalbidetzea, herritarrak gizarte-bizitzako protagonista aktibo bihur daitezen erraztea, demokrazia parte-hartzailean sakonduz, eta prozedura bat ezartzea, horren bidez hausnarketa aktiboa eta elkartasuna sustatzeko, ordezkari politikoen, auzotarren, kolektiboen eta teknikarien artean eztabaida-guneak sortuz”.

Lehen fase honetan informazio-karpak jarriko dira kalean, eta bertan utzi ahal izango dira proposamenak. Gainera, hitzaldiak egingo dira Nagusien Etxeetan, prozesuaren berri emateko.

Informazio hitzaldiak honako egun hauetan izango dira: otsailaren 10ean Txorierriko Nagusien Etxean, otsailaren 11n Lamiako Nagusien Etxean, otsailaren 12an Errekaldeko Nagusien Etxean, eta otsailaren 13an Pinuetako Nagusien Etxean. Guztiak 19: 00etan.

Gainera, hurrengo astean karpak jarriko dira kalean, eta auzokideek, informazioa emateaz gain, beren proposamenak egin ahal izango dituzte. Karpak otsailaren 18an egongo dira Metro Leioan goizean eta Sakonetan arratsaldean. Otsailaren 19an Lamiako Metroan goizean eta Txorierrin arratsaldean. Eta otsailaren 20an Pinuetan goizean eta San Bartolomeko Kulturgunearen aurrean arratsaldean.

Haurren botoa Umeen Kontseiluak ordezkatuko du lehen fase honetan. Alkateak bilkura berezia izango du Kontseiluarekin otsailaren 19an Ondizdorrean, aurrekontu bat zer den azaltzeko eta proposamen propioak jasotzeko.

Prozesuaren lau faseak

Prozesu honek lau fase izango ditu. Lehenengo fasean herritarren proposamenak jasoko dira. Proposamenak Otsailaren 10etik martxoaren 1era bitartean, Leioan erroldatuta dagoen eta 16 urtetik gorako edozein pertsonaren proposamenak jasotzeko kanalak jarriko ditu Udalak. Proposamenak helerazteko bideak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ)  aurrez aurreko arreta-bulegoetan entregatuz betetako inprimakiak; on-line, Udalaren Gobernu Irekiaren Atariaren bidez; eta herriko hainbat tokitan gaitutako 15postontzietako edozeinetan inprimakia beteta utziz.

Bigarren fasean, azterketa teknikoa egingo da,”bideragarritasuna baloratzeko” proposamen guztiak banan-banan udal teknikariek aztertuko dituztelarik. Hirugarren fasean teknikariek “ontzat” jotako proiektuen artean herritarrek hautatuko dituzte proiektuak bozketa bidez. Horretarako, bi astetan zehar, Leioako herritarrek parte hartu ahal izango dute “hautatutako 8-12 proiektuei lehentasuna emanez”, horretarako prestatutako kanalen bidez.

Azkenik, laugarren fasean herritarrei emaitzak itzuliko zaizkie, txosten baten bitartez, udalak dituen euskarri eta komunikabideetan argitaratu dir, 8-12 proeiktutarako herritarren lehentasun-ordenarekin.

Info +

Udalaren Gobernu Irekiaren webgunea   Leioa Zabalik

Dokumentuak Liburuxka

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude