Udalak ez ditu barrakak irekitzeko baimena eman

Udalak ez ditu barrakak irekitzeko baimena emango beharrezkoak diren neurriak betetzen ez diren artean

Leioako Udalak “ezin izan du barraken irekiera baimendu aurkeztutako eskabideak ez dituelako onartutako oinarrietan finkatzen diren neurriak betetzen”, adierazi dute udal agintariek.

Udalak neurri gogor hau “hartu behar izan du segurtasunagatik eta erantzunkizunagatik. Izan ere, jarritako barrakek ez dute kontrol teknikoen baimena lortu oinarrietan finkatutako neurriak baino handiagoak direlako”.

“Ferianteen elkartearen esku geratzen da orain neurri fisikoak eta segurtasun neurriak betetzen dituzten barrakek ezartzea, udal baimena jaso dezaten”, udaletik diotenez..

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude